Eguraldiak uzten badigu, umeek aire libreaz goza dezaten nahi dugu Alaisen.
Beraz, taldera eta parte-hartzaileen adinera egokituko gara txangoak programatzeko. Ikastolak haur-parkeak gertu dituenez eta ingurune berde batez inguratuta dagoenez, egunero egingo ditugu irteerak umeekin.
*Hauek dira egingo ditugun txangoetako batzuk:
Bolue ibaia, inguruko hondartzak, Artaza parkea, Gernika parkea, Fadura igerilekuak, patinak Itsas pasealekutik...
* Hauek dira aurreko urteetan haur nagusiekin egindako txangoetako batzuk:
Sukarrieta hondartza, Omako basoa, Madariaga dorrea, Bermeoko arrantzalearen museoa, Plentziako hondartza, Ibilbidea irristailuetan Itsas pasealekutik, eskalada Sopelan, Getxoko akuariuma, Bolueko ingurumen aretoa, Basondo, Santimamiñe leizeak, Bermeo baleontzia, Bilboko museo arkeologikoa, Fadurako igerilekuak...
- 3-4 urteko haurrak ez dira txango guztietara joango. Bai eskolatik gertu dauden txangoetara.
-
Kanpora ateratzen garen bakoitzean, haurrek txaleko islatzaile bat eta txartel identifikagarriak eramango dituzte monitoreen telefonoekin.