Uda da eta gorputzak jolasteko eta barre egiteko gogoak ditu!!
Aire zabalean gozatzen dugun bitartean udako eguzkiak berotuko gaitu.
Pirata, sirena edo cowboy bihurturik, danborren erritmoan dantzatuko dugu.
Fantasiazko istorioak kolorez margotuko ditugu ur eta pringe jolasekin gauden bitartean.
Uda dibertigarria eta sorpresaz beterik nahi baduzu apuntatu, eman izena gure Alaise udalekuetan.


NORK HAR DEZAKE PARTE?? NON EGITEN DIRA?

  • 3-12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte, (3 urte betetzear dauden 2 urte eta erdiko haurrak ere onartzen ditugu).
  • Udalekuak Gobela ikastolan egingo dira aurten. (Ez da beharrezkoa Getxoko udalerrikoa izatea parte hartzeko).
  • Ez dago zozketarik, plazak bete bezain laster itxiko dugu izena emateko epea.
DATAK
  • Lehenengo hamabostaldia: uztailaren 1etik 12ra.
  • Bigarren hamabostaldia: Uztailaren 15etik 30era
  • Hilabetea: Uztailaren 1etik 30era.
(25, 26 eta 31. jaiegunak). 

HIZKUNTZA

Lantaldetik euskararen erabilera sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.
Udaleku elebidunak proposatzen ditugu errealitate desberdinetako haurrei lekua egiteko.
Gure ustez, jolasaren eta gozamenaren bidez euskararen erabilera sustatzeak modu naturalean lotzen ditu haurrak

ORDUTEGIAK
  • Goizez 09:00etatik 14:00etara.
  • Goizez eta arratsaldez: 09:00etatik 16:00etara (jantokia barne). Txikiek siesta egiteko aukera dute.
* ordutegia luzatzeko aukera: 8: 30etik 14:30era.

ZER EKARRI BEHAR DUTE HAURREK?

Egunero, haurrek motxila bat ekarri behar dute gauza hauekin:
  • Hamaiketakoa, goiz erdian jateko.
  • Bata edo kamiseta zaharra, pintura eta pringe egunetarako.
  • Bainujantzia, toalla, txankletak eta txapela, kremaz gain.
GARRANTZITSUA: < 7 urte, arropa eta objektu pertsonalak haurraren izen-abizenekin identifikatzea.

UDALEKUEN WHATSAPPA
  • WhatsApp talde bat egingo dugu, udalekuei buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko da bakarrik (abisu garrantzitsuak,  plangintza aldaketak, haurren jardueren argazkiak...)
  • GARRANTZITSUA: Whatsapp taldea, udalekuei buruzko informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko da. EZ idatzi mezu pertsonalik bide horretatik. Zalantzak edo kexak badituzu, hitz egin zuzenean koordinatzailearekin.

ALAISEKO KOORDINATZAILEAK
:
Haizea: 629014877/Guille: 653892960